Euskararen astea: egitaraua eta erronka

Kalean da Santutxu-Txurdinagako Euskararen Asteko egitaraua. Martxoaren 13tik 28ra bitartean denontzako moduko ekitaldiak izango dira.

Martxoaren 13an erronka bat proposatu zaigu guztioi: "egin eta eragin 240 minutuz Santutxu euskahaldundu" erronka.




Egitarauaren parte izango dira era berean, eskolen arteko playback txapelketa, Dantzari Eguna, Santutxu Kantari, Taberna Ibiltaria eta Koadrilen Eguna, besteak beste. Baita ikastetxeetan egingo diren era guztietako ekitaldiak ere.



Euskararen asteko informazio osoa: http://euskararenastea.tk/