Begi zabalik amestuz




ELKARTU, SORTU ETA ERABAKI
GEURE HEZKUNTZA SISTEMA ERAIKI
AUZOTIK ETA AUZOARENTZAKO

ESKOLARIK ESKOLA, ESKUZ-ESKU
NAHI DUGU BEGI ZABALIK AMESTU
GUK GEUK EGINA ETA GEURETZAKO
Batu gaitezen, jolas dezagun
mila koloretan bizi
hizki moreen artean hazi
geurea esan, bestea entzun
ta elkarrengandik ikasi.

ELKARTU, SORTU ETA ERABAKI,...
Euria denean
kaleak betetzen doguz
gehitzen dugunak
gara gu
sormena darion
milaka sagutxu
irrifar, Zorion,
amestuz Santutxu
Trumoien erritmora
dantzaka,
hiztunak Barra barra
koloreak tantaka
auzoa dugu ortzadarra
ekaitza irakasgai
euritakorik gabe
bizi gara euskaraz blai
Eskola bihurtu, kaleko mundu
eskolan kalea egin
nik, zu ta biok ta haiek berdin
bihotzetik eskura_egingo dugu
auzo berri bat elkarrekin.
ELKARTU, SORTU ETA ERABAKI, ...
PAPARABA PARABA PARABA PA,...

3. eta 6. mailako ebaluazio diagnostikoari planto

Karmelo ikastolako Eskola Kontseiluak 3. eta 6. mailako ebaluazio diagnostikoari planto egitea erabaki du bere azken batzarrean. Ondoko agiria da onartutakoa:



El Consejo Escolar de Karmelo Ikastola ha decidido en su última reunión hacerle planto a las evaluaciones diagnósticas de 3º y 6º. Esta es la declaración aprobada:





3. ETA 6. MAILAKO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOARI PLANTO!
LOMCE-ri EZ!

LOMCE eta bere garapenarekin ebaluazio diagnostiko berriak inposatu nahi zaizkigu. Ebaluazio horiek, gurean, lehen hezkuntzako 3. eta 6. mailan egin nahi dira.

Inongo kontsentsurik ez duen ebaluazio sistema horrek, ikasleen garapen integrala ez du bermatzen eta gainera ebaluazio jarraiaren kontra doa. Ikastetxean gure autonomiaren baitako hezkuntza eredu/curriculum propioa garatzeko oztopo dira. 

LOMCEk inposatu nahi digun ebaluazio ereduaren kontra gaudelako eta gure ebaluazioak guk geuk erabaki nahi ditugulako hurrengo erabakia hartu du Eskola Kontseilu honek: 

  1. Ikastetxe honetako Eskola Kontseilua, bertoko eskola komunitatearen ordezkaritzarako organoa izanik, 3- edota 6. mailako ebaluazio diagnostikoaren kontra azaltzen da eta azterketa hori egin ez dezagun beharrezko urratsak emateko konpromisoa hartzen dugu.
  2. Aipatutako azterketen gaineko informazioa izan bezain pronto eskola komunitateari (bereziki familiei) informazio osatuena emateko konpromisoa hartzen dugu.

Con la LOMCE y su desarrollo se nos quiere imponer nuevas evaluaciones diagnósticas. Esas evaluaciones, aquí, se quieren hacer en 3º y 6º de primaria. 

Ese sistema de evaluación, el cual no ha conseguido ningún tipo de consenso, va en contra del desarrollo integral del alumnado. Además, obstaculiza el desarrollo educativo / curricular de los centros en base a su autonomía.

Porque estamos en contra del sistema de evaluación que impone la LOMCE y porque queremos decidir sobre nuestras propias evaluaciones, el Consejo Escolar ha tomado la siguiente decisión: 

  1. El Consejo Escolar de este centro, siendo el órgano de representación de la comunidad escolar, nos posicionamos en contra de la evaluación diagnóstica de 3º y 6º y nos comprometemos a dar pasos para que no se realice. 
  2. En cuanto dispongamos de información sobre dichos exámenes, nos comprometemos a trasladar a la comunidad escolar (especialmente a las familias) toda esa información.

Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki!


Joan den ostegunean, urriak 15, ikastolako patioan koloretako mosaiko erraldoia osatu genuen, hezkuntza sistema propioa aldarrikatu asmoz. Ostiralean, aldiz, kalejira burutu genuen Ikastolatik Karmelo kalera, bidean Luis Briñas ikastetxeko kideak batu zitzaizkigularik.

Hemen duzue mosaikoaren bideoa, baita argazki batzuk ere. Gozatu ikusten!


50. urteurrena

Karmelo ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa dugu maiatzean. Ospa dezagun!


Maiatzaren 8tik aurrera hainbat egunetan izango dugu zer ospatua eta zer gozatua. Horra adibidez, maiatzaren 23ko egitaraua:



Araudia berritzen

Eskola Kontseilua Karmelo Ikastolako Antolakuntza eta Jarduera Araudia berritzen ari da. Lehen zirriborroa esku artean dugu eta apirilaren bukaerararteko epea dugu ekarpenak egiteko.

Kaixo Guraso Elkartetik araudia aztertu eta ekarpenak egiteko asmoa dugu eta guraso guztiei gonbidapena egin nahi dizuegu zuen ekarpenak guri helarazteko. Lotura honetan aurkitu dezakezue araudia eta aukera duzue dokumentua eskuratzeko.




Ekarpenak Kaixo Guraso Elkartearen emailera helarazi ditzakezue: kaixogurasoelkartea@gmail.com

Epea: Apirilaren 17a.

Mila esker.





El Consejo Escolar está renovando el reglamento de organización y actividades de la ikastola. Tenemos plazo para renovar el documento hasta finales del mes de abril.

Desde Kaixo estamos estudiando el documento para poder hacer aportaciones. Si tenéis cualquier propuesta podéis enviarla a la dirección de correo electrónico de Kaixo: kaixogurasoelkartea@gmail.com, antes del día 17 de abril.

Eskerrik asko!


http://issuu.com/kaixogurasoelkartea/docs/aia_zirriborroa-osoa