Begi zabalik amestuz




ELKARTU, SORTU ETA ERABAKI
GEURE HEZKUNTZA SISTEMA ERAIKI
AUZOTIK ETA AUZOARENTZAKO

ESKOLARIK ESKOLA, ESKUZ-ESKU
NAHI DUGU BEGI ZABALIK AMESTU
GUK GEUK EGINA ETA GEURETZAKO
Batu gaitezen, jolas dezagun
mila koloretan bizi
hizki moreen artean hazi
geurea esan, bestea entzun
ta elkarrengandik ikasi.

ELKARTU, SORTU ETA ERABAKI,...
Euria denean
kaleak betetzen doguz
gehitzen dugunak
gara gu
sormena darion
milaka sagutxu
irrifar, Zorion,
amestuz Santutxu
Trumoien erritmora
dantzaka,
hiztunak Barra barra
koloreak tantaka
auzoa dugu ortzadarra
ekaitza irakasgai
euritakorik gabe
bizi gara euskaraz blai
Eskola bihurtu, kaleko mundu
eskolan kalea egin
nik, zu ta biok ta haiek berdin
bihotzetik eskura_egingo dugu
auzo berri bat elkarrekin.
ELKARTU, SORTU ETA ERABAKI, ...
PAPARABA PARABA PARABA PA,...